XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tomas Austin da. Agurtu egin gaitu! - Bigarren kanoikadak zilipurdikatu zuen indijenen txanela eta Duncan-ek tiroz josi aurretik, indijenek erretiratzea nahiago izan zuten.

Berehala, hamar ihesleak, nola jakin gabe, Duncan-en barnean zeuden.

Dena besarkada eta nigar malko bihurtu zen, untziko txistulariak Malcom-en eresia joz ongi etorria ematen zieten bitartean.

Glenarvan-ek itsas haietan zer egiten zuen galdetu zionean, Tomas Austin-ek, harriturik, bere aginduak betetzen zituela erantzun zion.

- Nire aginduak?- esan zion lordak.

- Ayrton izeneko Britanniako marinel batek ekarri zidan urtarrilaren 14ean zeuk idatziriko eskutitza.

- Bertan Zelanda Berri-ko ekialderako bidea har nezan eskatzen zenidan.

- Australiarakoa!- esan zuten denek batera.

- Zelanda Berri-rakoa, jauna! Oraindik hemen dut eskutitza eta irakur dezakegu.

Eta horrela, Tomas Austin-ek zeraman eskutitza irakurtzea pentsatu zuen: Duncan untziko bigarrena ahal den azkarren itxasoratuko da eskutitz hau hartzean 37. paraleloak Zelanda Berri-ko itxasertza mozten duen puntura.

Paganel-ek harritu itxura egin zuen Zelanda Berri-a entzutean.

Mac Nabbs-ek orduan: (...).